Shán-Huan-Deí

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Bengoetxea | Artikulua
2006-11-20 17:11

Afrikar kultura + Mezkitak + Hegoamerikarrak + Txinatar dendak + Marokoarrak + Lokutorioak + Ekialdeko hizkuntzak + Argentinar jatetxeak ...

PRESTATUTA OTE GAUDE AZPEITIARRAK ETORKINEKIN ELKARBIZITZEKO?!?

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia XabiBorda | 2006-11-20

Hemengo txuleta eta sagardukin aspertzen hasita gaudenantzako etorkizun politte aurreikusten diat nik: xuxi pixkat txakolinekin, shawarma errioxako ardukin, tolosako babarrunek kurri erara... Izan daitezela danak ongietorriyek!
Hoi dek poza hartu detena blog hau ikusi detanin! Animo hi! Ni, behintzet, hemen zintzilikauko dituken irudiyen zain-zain eongo nauk.
Zaittu ai!

Erabiltzailearen aurpegia imanol | 2006-11-21

Argazki latza, Ondarru!
Etzakiat prestauta ote gauden ala ez; harrera txarrik etzoau eingo, baino daoneko Azpeitin dabiltzen etorkinekin daukeun hartuemana eztek haundigiye, ez?
Ta jatetxe txinuei-ta dagokiyonez, batematek konfirmauko zitek baino, ez al da egiye oin Pizza Sprint daon hortan eontzan jatetxe txinoko azkenetako menuetan oilaskue patatakin ta sagardue eskeintze zebela?
Etzakiat gure artien holakuek aurrea ateako hituaken...

Erabiltzailearen aurpegia aitor | 2006-11-21

nere ustez hoindik oso itxiyek gaituk, nahi diagu multikulturaltasun horretan sartu baino gero demostratzeakuen, hau da; afaltzera joateakuen, afrikar kontzertuak eo bertakuek, beraien kultura ezagutzeakuen, beraiekin trago batzuk hartzea juteakuen, etab.... oso itxiyek gaituk
asko zakeau ikisteko etorkinetatik.

Erabiltzailearen aurpegia joxe | 2006-11-28

Oi dek erretato jefie!!! jajaja ...benetan kriston ideak dauzkek!!! benetako artistie aiz, segi holaxe!!!

Erabiltzailearen aurpegia antton | 2006-12-12

Mundiala!
Beste bat, beste bat, beste bat...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa