Bertso saioa izan zen atzo Orkatzen, elkartearen 26. urtemuga dela eta

Atzo, ostirala, Orkatz kultur elkartearen 26. urtemugako ekitaldiek jarraipena izan zuten, eta bertso saioa eskaini zuten Amets Arzallusek, Nerea Ibarzabalek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Maiak Orkatzen. 22:00ak inguruan hasi zen bertso saioa, eta hainbat herritar gerturatu zen Orkatzera bertsoak entzutera. Gaur, zapatua, amaituko dira elkartearen 26. urtemugako ekitaldiak; Txalainak eta Ziribulo Sound taldeak igoko dira Orkatzeko agertokira, 22:00etatik aurrera.

Hona hemen atzoko bertso saioko argazki bilduma: