Ramon Etxezarreta

 

Iraupen luzeko keinuak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2012-01-15

2011ko azaroaren 13ko berria egunkarian argitara emana.

 

Iraupen luzeko keinuak

 

         Indarkeriaren eta indarkeria zaleen jazarpena eraman ezinda zihoala esanaz alde egin zuen Euskal Herritik Mikel Azurmendi euskal idazleak. Ez dakit Geroztik inoiz inork euskal idazle aipurik egin zion edo berak ere bere burua ez ote zuen inoiz halatzat ikusi. Iragarpena ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (jaione)

Han eta hemen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-12-05

 

Abenduaren 2ko El Diario Vasco-ko zutabea.

 

Gazteleraz hitz egiteko erreklamatu omen zioten alkateari uholdeek harrapatu zituzten auzo hartako auzotarrek, askok edo batzuek. Zutik hitz egiteko. Ez ziotela ulertzen. Gazteleraz egiteko. Alkateak, kronikak zionez, «eskubidea daukat, ez?» erantzun omen zien.

Biharamunetan eztabaidak izan ziren, zein ote zen lehenago, alkatearen eskubidea ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Jonmi)

Oroimenetan, lekuak lekuko

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-11-14

2011ko azaroaren 13ko berria egunkarian argitara emana.

Hemen esaten direnen iritzi kontrakoak, guztiz kontrakoak,  eta era askotakoak direla seguru. Hala ere ez nuke nahi inork uste izatea  maitasunik gabe idatzi dudanik. Maitasunetik eta maitasunez idatzi dut, zer atera den? Irakurleak eango du.

Oroimenetan, lekuak lekuko

 

     Paraje maiteak bezain neureak ditut ...

»» Segi irakurtzen

trapu zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-10-18

Luma lasterrekoa. Bake konferentziaz, hau amaitu orduko, Argiaren eskariz idatzia.

TRAPU ZAHARRAK

         Lotsa pasatu dut joan den astean, lotsa handia. Urte luzetan bizi izan naiz bizimodu makur ezkutukoa egitera behartua, biharamunik ezagutuko ez nuen beldurrez, nire euskaltasun ukatua nola edo hala itoaz. Lotsa pasatu dut, luzaroan nirea esplikatzerik, ustez ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 7 (gaztie, Eli, IrekiAteak...)

Euskal Herriko egunsentizaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-09-19

Berria egunkarian irailaren 18an argitaratutako artikulua

 

“Genté elegantía” eta “tenodoroa” edo “fourchetoa” entzunda hirurehun edo laurehunen bat hitz zituen asmazio trebea iruditzen zitzaion euskara Julio Cambari. Esan egin behar, aldi berean, gaizki hitz egindako gaztelera ere iruditzen zitzaiola galegoa. Ez dira ideia harrigarriak idazle frankista batengan. Vilanova de Arousako semeari ...

»» Segi irakurtzen

BERRITASUNAK

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-08-24

 

EL DIARIO VASCO egunkarian argiaratua abuztuaren 19an

 

BERRITASUNAK

 

                        Aste Nagusian  ez da falta izan aldaketa politikoaren bafadaren gainean berea, ez besterena, aldaketatzat jo duenik, ni naiz eta ez beste esanaz bezala. Hor kokatzen ditut bezperatan traineru donostiarraren alde antolatutako musika kontzertu  atzera begirakoa (“revival”)  dela eta nire adiskide Urkok eta ...

»» Segi irakurtzen

Donostiar(r)en fabore

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-07-17

berria 2011ko uztailaren 17an argitaratua

 

 

Donostiar(r)en fabore

RAMON ETXEZARRETA

 

 

         Ez dakit zer intentzio ageriko edo ezkutukorekin esango zuen, baina esan, esan omen zuzen Alkainek –alkate ohiak ez, besteak-, gipuzkoarrik gehienok Urrestillakoak omen garela. Ez dira kontuak horrela aterako, noski, baina atera ohi dugun zaratagatik esan daiteke ez dagoela ...

»» Segi irakurtzen

JAKIN JAKIN …

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-06-03

EL DIARIO VASCO egunkarian argitaratua ekainaren 3an

 

JAKIN JAKIN …

 

            Akademiarik gabe umezurtz sentitzen ikasi genuen. Nagusi egin, eta bihurrikerian nerabeari gurasoak adina enbarazu egiten digute. Egun hazietan akademia guztiak desegitearen aldeko danbarradak botatzen ditugu, arrazoi guztiz oinarrituekin.

            Historiaren Akademia atera zaigu azken oldean, 1738an “Espainia, zikintzen duten alegietatik atera eta ...

»» Segi irakurtzen

Bildu eta hasi

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-05-23

Argia aldizkariaren eskariz hauteskunde biharamun goizean eta luma lasterrean idatzia:

ETA lokartuta eta ETArik gabeko etorkizunaren esperantza saritu dugula hautesleriak udal eta foru hauteskunde hauetan esango nuke. Sari horren adierazpiderik nabarmenena Bildu indarraren agerpen ikusgarri hori iruditzen zait. Erkidego Autonomoko emaitzen irakurketa kanoniko batek PNVren garaipena, PSE-EEren galera latza, PPren ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Igor)

Elkarbizitzaren marrak mehetzen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-05-15

Gertatzen denaz eta pentsatzen dudanaz errespetoz hitzegiteko saio bat da hau berria egunkarian gaur, maiatzaren 15ean, argitara eman dudana. Jakina neu ere ez nagoela kritikatik libre artikulua soseguz irakurtzen duenak somatuko zuen bezala. Enfin... Uztarriari esker hemen geratzen da.

 

Elkarbizitzaren marrak mehetzen

            Egia esaten hasita arrazoi asko daude oraingo ...

»» Segi irakurtzen

Baxoerditarako moduan?

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-02-22

berria 2011-02-22

 

Dirudienez harako hura ez zen enteratu ere egin eta baxoerditan jarraitu omen zuen etxetik mandatua iritsi zitzaion arte:

-         Amak esan du gerrak irten duela eta joateko etxera.

Ramon Saizarbitoriak eta bere literaturak kutsatutako kezka dut hau. Beti galdetu izan du Ramonek nolakoa ote zen egunerokotasuna, zer arraio gertatzen ...

»» Segi irakurtzen

Celine eta...

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-02-11

EL DIARIO VASCO-n argitaratua - 2011-2-11

Celine eta ...

Idazle ona izateko ez omen dago derrigor pertsona ona eta zintzoa izan beharrik. Literaturaren historia horrelakoa ez den jendearen izenez gainezka omen dago. Zer zaila den auzia. Jenio bat izateak ez du inor libre uzten ezertatik, adibidez, erreakzionario huts, arrazista, nazi edo gaizkilerik ...

»» Segi irakurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-01-25

Festak hobeto, Enekoitz.
Bortizkeriarik ezak guztioi eta guztiari egiten dio mesede. Jende askoren aurrean euskalgintzak askoz ere irudi hobea izango du eta "euskaltgintzaren etsaiek" aitzakia ...

Erantzuna | Politika, ororen gainetik

Politika, ororen gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-01-23

koma baten bidez okerrak zuzendu asmoz

Nork daki ez ote den izan gure etsipenaren historia unibertsalean, zapuzkeriaren katean, beste kapitulu edo katemaila bat. Komunikatua irakurrita, kazetari ez hain gazte hari pasatzen zaion beretsua ez sentitzeko arrazoi berezirik ez dute ematen hiru hizkuntzatan irakurritako lerroek. 1998an une historiko bat bizi zuela ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (zerdalata, Jonmi, Enekoitz Esnaola, Ramon Etxezarreta...)

Bakarrak munduan! Jo!

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2010-01-20

Jose Ignacio Lasa eta bere senidetxoak Urrestillara ekarri omen zituzten asto zestotan sendotza sakramentua hartzera. Urrestilla zerbait handia eta “monumentala” ikusi omen zuen. Elizkizunaren oroimen txikienik ere ez omen zitzaion geratu. erroskilak jan zituela eta “mundu osoa” Urrestillako plazan bilduta ikusi zuen ustea bai ordea.

Bizikleta parrilla banatan eramaten gintuzten ...

»» Segi irakurtzen

Beldurra dutenen beldur, herritarren beldur

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2009-02-20

 Aldaketa16k eskatu eta idatzitako artikulua.

 

            Urte andana luzean gobernuan egon izana arrazoi aski da askorentzat agintari aldaketa baten beharra ikusi ahal izateko. Ikusi eta exijitzeko. Bbetirakoak ziruditen CIU eta PP makurtu eta lekualdatu ziren Katalunian eta Galizian, beti ere independentistekin lankidetza eta koalizioan. Orain Andaluziako PSOE eta gure PNV ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 11 (Jonmi, korteta, Maldon...)

Krisirik ez, hamazazpi kilometro liburu eta erdi

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2008-12-17

           Hamabost urtetik gora izango dira LN lehendakariarenera zerbitzari, neskame, joan zela. Euskaldunak nahi izaten zituzten, mendikoak hobe, zintzoak, jatorrak, esanekoak, prestuak. Baserritik jauregira joan zen. Ez oso eskolatua baina, argia eta entzunekoa, jatorra, zintzoa eta zuzena. Harri landu gabea zen baina berezko onekoa, gure mendiek ematen dituztenena bezalakoa. Kontua ez ...

»» Segi irakurtzen

Konstituzioa, Konstituzio hau

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2008-12-06

Bada Azpeitia eta inguruetan lehentasun gehiagoko eztabaidarik, jakina. Baina gaurko egunkarietan hau ere badator. Astearen hasiera aldera egin zidaten galdera berria-tik eta honela erantzun nien. Handik atereak dira gaur azaltzen diren iritzi zatiak.

Sasoi hartan abstenitu(PNV eta HB) eta Euskal Herriak konstituzio hau ez zuela onartu esaten dutenen ...

»» Segi irakurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2008-12-02

JoxeJoseri: Lasai, ez da kontuan inork esandakoak modu pertsonalean hartu ditudanik. Hala izanda ere berdin litzateke. Publikoan idazten duenak eta pentsatzen duenak jakin behar du ...

Erantzuna | Herritarrok 0 – ab(h)erriek 2, edo auskalo!, asko

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2008-12-01

Zorionez demokraziak badu akats hori, tontoenak ere, herritar izate hutsagatik, baduela eskubdiea. Horregatik da demokrazia eta ez aristokrazia, adibidez.
Etxe batean gertatu zen beste harena ...

Erantzuna | Herritarrok 0 – ab(h)erriek 2, edo auskalo!, asko

Emaitzak: 40 | Orriak: 1 2