Asko ala gutxi, bai ala ez

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | Artikulua
2005-10-14 16:10

Asko ala gutxi, erlatiboa....Beharrak neurtzea, norberaren araberakoa,alegia, subjetiboa. Garmendipeko kirol gune berria estreinatu dute eta hor xahutu den dirutzaz lehendabiziko kritikak. Gure herriak hainbeste gabezia eta kirol gune alu batean hainbeste diru...

Kirolak dakartzan onuretaz hainbeste hitzegin, eta gero, batzuentzat, kirol azpiegituretan gastatzen dena beti gehiegi delakoan. Nik ez dakit gure herriaren dirua ondo ala gaizki inbertitzen den, kiroletan gastatzen dena gehiegi ala gutxiegi den (subjetiboa). Dakidana da kiroletan egiten dena berehala txikiegi gelditzen dela, kanpoko igerilekua, igerilekuko beste aretoak,e.a...(datu objetiboa).

Garestia ala merkea, subjetiboa, erabilpenak azalduko du azkenean. Asko eta ondo erabilitakoa, beti merkea.

Guk jateari utzita ez da munduko gosetea konponduko. Jana denen beharren arabera banatu beharko dugu.

 

 

 

Erantzunak

Mikel Arregi | 2005-10-14 : 16:10

Nik ere ez dakit asko edo gutxi den. Baina nire iritziz, ez dator osorik behintzat herritarren beharrei erantzutera. Zelai artifizialeko kanpoa bai, uste dut oso-oso egokia dela eta majo aprobetxatuko dela. Tenis kanpoak ere bai, beharbada. Baina padeleko bi pista horiek... zer esango dizuet ba! Baten baten kapritxoa ematen du. Gero erabili, agian erabiliko dira, baina ez dut uste horren beharrik zegoenik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa