xabier

 

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2009-05-25

Irakurleoi zatoz
eske idazteko
Erniarraitzko bloga
degula tarteko
ta Juantxok galdera nahi
du erantzuteko
langabezian zaude
gehienen antzeko
hemen hamarterditan
bertsoa jartzeko?

Erantzuna | Kaixo irakurlea eske natorkizu

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2008-05-17

Berdin gabiltz Lazkao
Txikin garaitikan?
tamalez berdin gabiltz
lehenagotikan
`politikan ez dago
ezer politikan´
ta konponbidearen
ustea dut kinkan
agintzen ba digute
espaiñiatikan

Erantzuna | etika politika

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2007-12-28

German pista gehiago
idatzi hurrena
pista hoiekin ezin
asmatu,ze pena!
datozkit hogeitasei
bat izen barrena
galdezka jarraitzea
dut beraz onena
arrastoagatikan
du Motx ezizena?

Erantzuna | Festa, zoriona ta...

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2007-12-20

Nor den ez dakigun "Motx"
ez da motz geratzen
eta Juantxo nolatan
zaigu "txo"z bukatzen
German horrekin deman
ni ez naiz ausartzen
gainera oparirik ...

Erantzuna | Festa, zoriona ta...

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2007-12-19

Potrorik gabekoa
da txapeldun ohia
baina gaur hark jo baietz
Betarratan goia
nola guk ez daukagun
dezuten galoia
Maletilok ez degu
hartu nahi jipoia
blog ...

Erantzuna | Festa, zoriona ta...

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2007-10-26

Bi gehiago Azpeitin
Joanes ta Mara
guk bertsoz zoriondu
gabe ezin laga
Izaro eta Josu
gurasoak hara
Juantxo ta emaztea
bigarrenez jada
zazpiontzako bedi
gure ...

Erantzuna | Nahiz ta aberats gauden

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2006-12-28

Egunerokoa da,
ahopeko ikur
galbidean ahal doan
badut hainbat beldur
zangotrabak jarriaz
horrenbeste zakur
ta batzuk darabilte
AGUR!soilik labur
euskarari esan nahi
ahal diote ...

Erantzuna | Santo Tomas eguna

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2006-12-28

Bertso Parranda finala degu
bihar bertan Gaztetxean
MAKen "M"inistro Lazk"A"o txiki
eta "X"enpelar trantzean
XAPIOSeko "XA"bi "PIO"ta
"S"ilbia ...

Erantzuna | Santo Tomas eguna

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2006-12-26

Erantzuteak poztu bazaitu
zu pozteak neu benetan
sasimediku ta medikuez
bertsoz hasiz berriketan
mediku gutxi lanean beraz
zuretzat behar horretan
puntuak galduz edo emanaz
sarri ...

Erantzuna | Santo Tomas eguna

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2006-12-23

Santurik ez da diozunean
German jarri naiz pentsatzen
agian esan dezu San German
ez degulako ospatzen
kolesterolak itxuraz berriz
ez zaitu asko kezkatzen
medikuekin ez ...

Erantzuna | Santo Tomas eguna

Arrate etarra

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2006-03-07

Astelehenean, goizeko zazpiak eta laurdenetan arnasestuka jaitsi dituenean eskailerak, portaleko etxe-jabeen hurrengo bileran igogailua ipintzea erabakiko ote duten kezkak jo du lipar batez. Alokairua garestituko dioten beldur da, eta ez, ez zaio ahaztu oraindik... bere jatorriaren berri izatean, alokairua ukatu ziotela birritan. Eta ez zuela jakin laguntza eske nora jo ...

»» Segi irakurtzen

Graffitiak literatura dira...

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-12-05

… zalantzarik gabe, eta ez diot Julio Cortazar-ek idatziriko ipuinarengatik.

Errepasa dezagun: anonimotasunak partaidetza dakar interneten. Hein batetan uler dezaket, legez kanpoko orrialde bati buruz ariko bagina, baina, Garzon jaunak aurkakorik ez dioen bitartean, ez da hori gure kasua. Zertaz babesten gaitu orduan anonimotasunak? Partaide batek kritikak asimilatzen herri zaila dela ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 11 (Uztarria.com...)

Bukatu da greba

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-12-03

Neu ere galduta nabil aspaldian, bai blogean, bai blogetan. Ez dakit teknofobofiloa naizen, ala teknofilofoboa. Ez dakit Interneteko demokraziaren alde nagoen ala Interneten tiraniaren kontra. Eta hori gutxi ez balitz, serioegi hartzen ditut gauza serioak, ez dakit zortzigarren probintziarako bakarrik al den zorabioa eta malura. Dena iruditzen zait zarata eta ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

Eskerrak

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-11-24

Egoismo hutsagatik izango da, baina ez dut ezagutzen irakurtzea atsegin eta zerbait idaztera ausartuz gero, seudonimoa erabiltzen duenik. Gurea onartzen ez dugun munduari, edo onartzen ez gaituen mundu honi bagarela aldarrikatzeko ahalegin hutsagatik beharbada. Edo munduaren xilkoa garela pentsatzen dugulako. Hainbeste gorrotatzen ditugun irrati-telebista eta egunkarietako tertulianoen konplexua sartzen zaigulako ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 6 (Uztarria.com...)

Arnasa hartzeko zirrikituak

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-10-17

Izugarria da bi herriak inoiz bat egin dezaketela pentsatzea ere. Aurrez antzeman ezina hortik sor litekeena. Galerak, nabarmenak: nortasuna esaterako. Esan ohi da azpetiarrak harroxkoak direla, eta azkoitiarrak berriz xanoak. Errealitatean, nik uste azkoitiarrak ez direla topikoak dioen bezain xanoak –ikusi besterik ez dago babes ofizialeko etxebizitzak lau kilometroren buruan ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 8 (Uztarria.com...)

Azpijoitia

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-10-13

Aspaldiko kontuak dira, eta ahaztuta daude honezkero, baina gu gazte ginenean, pijoa hitza nonahi entzuten zen. Eta ez zen debaldekoa. Pijoa iraina zen, edo gutxiesteko modu bat, behintzat. Egia esan, adiera ezberdinak biltzen zituen hitzak, eta bakoitzak bere modura ulertzen bazuen ere, denok genekien zer eta zein ziren pijoak. Bakoitzak ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 12 (Uztarria.com...)

Aberri digitala

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-10-03

 

Baina Alday, nola esan dezakek halakorik? Nola deitoratzen duk Kilometroak bezalako euskararen aldeko ekimen bat? Nola esan dezakek erreserban mugatuta bizitzera kondenatuak garela? Baina Alday, nola esan dezakek egia, gezurra hain ederra denean?

 

Orain toki txarrean utzi nauk, eta neuk ere egia esatea beste erremediorik ez diat ikusten. Eta egia ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 8 (Uztarria.com...)

Azpeitia digitala

Erabiltzailearen aurpegia xabier | 2005-10-03

Garai batean, euskaldunok bagenuela Sitting Bull-ekin nolabaiteko odol-loturarik ere pentsatzen nuen; malkartsua den ingurune geografiko batean baztertuta, deitoratua den hizkuntzaren jabe, historia eta iragan eskasekoak, geure kabutara abandonatuak. Izatez eta adimenez batik bat, zabalik nengoen munduarentzat.

 

Beranduxeago, sasoi barnekoiagoan murgildu nintzen, non eguneroko gauzarik arruntenak, munduaren funtzionamenduaren gakoa azal zezaketen ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Uztarria.com)