Seniorren Aire Libreko Gipuzkoako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2014ko eka. 3a, 14:08
Denborak beheraka doaz, eta taldea ematen ari den maila goraka. Bata bestearekin lotuta dago, eta hori erakutsi ziguten zenbait taldekidek joan den larunbatean Ordizian, Seniorren Gipuzkoako Txapelketan. Hiru domina kolkoratu genituen; bi brontzezko eta zilarrezko bat. Azpimarratzekoa da Jone Zabaleta jubenilaren marka, 4:53an gelditu zuen-eta erlojua aurrema iritsita, 1500 metrotan. Gipuzkoarra ez zenez, txapelketan bigarren sailkatu zen Jone. \ \ Pedro Muñozek, bere Kurrikuluma hobetzen jarraitzen du, eta ez da aspertzen atleta beteranoa. Agustin Ruizek, bere marka pertsonala egin zuen 5.000 metrotan, eta denboraldi ona osatzen ari da pistan. Jon Perez, beste atleta jubenila seniorrekin aritu zen lehian, eta brontzezko domina bat kolkoratu zuen. Aitor Madrazo ari da bere mailarik onenera itzultzen. Unai Romo, atletismo mundura aurten iritsiak, esperientziak sortzen jarraitzen du, eta aldi berean marka onak lortzen. Zorionak denei, eta eskerrik asko taldeak aurrera jarraitzeko lanean diharduten guztiei.\ \ Hauek dira emaitza guztiak:\ \ 1.500 metro gizonezkoak:\ \ 3. postua: Jon Adrian Perez (4:17)\ 4. postua: Aitor Madrazo (4:20)\ 5. postua: Unai Romo (4:27)\ \ 5.000 metro gizonezkoak:\ \ 3. postua: Pedro Muñoz (16:15)\ 4. postua: Agustin Ruiz (16:21)\ \ 1.500 metro emakumezkoak:\ \ 3. postua: Jone Zabaleta (Gipuzkoako Txapelketan 2. postua, 4:53 denbora eginda).