Espainiako txapelketarako gutxieneko marka \

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko eka. 16a, 14:10
Espainiako txapelketarako gutxieneko marka \ \ Joan zen zapatuan, Jone Zabaletak, Euskadiko aire libreko txapelketa nagusian parte hartu zuen, batik bat, Espainiako jubenil mailako txapelketara sailkatu ahal izateko behar zuen marka lortzeko intentzioarekin. Aurreko asteartean, Tolosan, oso gutxigatik ez zuen lortu, eta oraingoan Donostian, arantza atera ahal izan zuen. Laugarren sailkatu zen, podiumetik maila bat beherago geratuz, eta 2:21.34-an geratu zuen erlojua, segundu bat pasatxon jetsiz beharrezko zuen gutxieneko marka. \ \ Zorionak Jone!!!\