Emaitza onekin hasi dugu kros denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2014ko aza. 17a, 17:04
Pasa den igandean, azaroaren 16an, Irunen izan ginen. Kros denboraldiaren hasiera zen, eta korrikalari guztiak irrikitan egoten dira, egun hau noiz iritsiko zain.\ \ Gure taldearen partetik, esan daiteke sekula baino korrikalari gehiago izan genituela lokatz artean. Ilusioa, gogoa, batzuen debuta, kezkak, urduritasuna... nabaria zen aurpegietan. Gogor entrenatu ostean, korrikalariak zer mailatan dauden probatzeko lelengo abagunea zen Irungoa. Eta esan daiteke maila bikaina eman zutela oraingoan ere Xeyeko korrikalariek.\ \ Lehendabizi gure kadete mutilak izan genituen, bi azpeitiar, eta oso txukun amaitu zuten Jokin Uria eta Unai Otañok, 12. eta 13. postuan. Ondoren, gure jubenilen eta juniorren txanda izan zen. Jubenil mailan gure eguneko lehenengo podiuma zapaldu genuen, Jone Zabaletaren hirugarren postu bikainari esker. Yania Tena hamaikagarren sartu zen, Sara Arrieta hamabosgarren, Leire Beristain hamaseigarren eta Leire Larrañaga, berriz, hemezortzigarren.\ \ Bestalde, junior nesketan, Ainoa Condek ere podiumeko hirugarren tokia eskuratu zuen lasterketa bikain bat egin ostean. Ceci Madridek eta Aiora Altunak debuta egin zuten, eta zortzigarren eta bederatzigarren postuan amaitzea lortu zuten. Oso ondo, neskak!\ \ Jubenil mutiletan Eneko Garate izan genuen eta hamairugarren postua lortu zuen. Juniorretan, berriz, erakustaldia eman zuten gure atletek. Hasiera-hasieratik aurrea hartu, eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara Jon Perez. Bere atzetik, lasterketa ona eginez, Aitor Madrazo helmugaratu zen. Unai Romo laugarrena izan zen, Aritz Zubizarreta bosgarrena, eta Ikram Asgharzortzigarreba. Bestalde, Josu Joaristik hamargarren lekuan amaitu zuen, eta Yurek Ibarguren hamabigarren izan genuen, talde sendoa direla erakutsi zuten korrikalariek.\ \ Emakumezko seniorretan ere beste arpegi berri bat izan genuen, Naiara Perez. Horrek ere debuta zuen krosean, eta zortzigarren postua lortu zuen. Amaitzeko, senior gizonezkoetan beste lasterketa bikain bat ikusi genuen. Eta, nola ez, lasterketa guztietan bezala, gure Pedro Muñozek bere kalitatea erakutsi zuen, eta bigarren postu bikain bat lortu zuen, azken metroak arte lasterketa lehiatzen ibili ostean. Ondoren beste arpegi berri bat izan genuen, Aitor Sotil helmugaratu zen, bere debutean. Hura hogeitalaugarren postuan helmugaratu zen. Eta berarekin lasterketa osoa batera egin zuen Egoitz Arrutik hogeitaseigarren postuan amaitu zuen. \ \ Talde giro bikainean pasa genuen goiza, eta horrelako emaitzak ikusita pozik itzuli ginen guztiok etxera. Hurrengoan ere han izango dira gure neska-mutilak atletismoarekin disfrutatzen.\