Ostiral honetatik aurrera salgai Errekortarien Txapelketako saioko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2014ko uzt. 10a, 14:27

Uztailaren 25ean izango da Errekortarien Txapelketa Nagusiko Azpeitiko saioa (18:30). Sarrerak numeratuak eta numeratu gabeak izango dira.

Tokiak eta ordutegiak:

- Sarrera numeratuak udaletxe azpian erosi ahal izango dira: ostiral honetan (18:00-20:00), zapatuan (11:00-13:00), hilaren 18an (18:00-20:00), 19an (12:00-14:00) eta 20an (12:00-14:00).

- Sarrera numeratu gabeak Azpeitian Pastorkua, Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Ametsa, Harzubia, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Kantoin egongo dira, eta Azkoitian Elurren.

- Saioaren egunean ere sarrerak erosteko aukera izango da. Lehiatila 17:00ak aldera irekiko da. Zezen Beltzek sarrerak aurrez erosteko aholkua eman du.

Prezioak

- Sarrera numeratu gabeak 10 (bost-hamalau urte) eta 15 euro bitartekoak izango dira. Lau urte arteko umeek doan sartzeko modua izango dute.

- Sarrera numeratuak 15 eta 25 euro artekoak izango dira. 

Aurten berrikuntzak izango dira zezen-plazako saioan, formatu berria izango baita: aurre-kanporaketak lehenik, eta final handia gero –buruz burukoa–. Toropasion finkako sei zezen izango dira (kartelekoak eta bideokoak). Kartela eta bideoa
 
Zezen Beltz elkarteak hurrengo astean egingo du saioaren aurkezpena, eta han jakinaraziko ditu zein errekortari etorriko diren Santio egunez, zezenen ezaugarriak…