Komunitatea
Ekarpen guztiak, orden kronologikoan
Urrestilla, izenik ere ez ia
| 2007-07-10 : 00:07
Arkitekto jaunak marraztu zuen Azpeitiko mapan, Gipuzkoaren lurralde antolaketa bat aitzakia, Landetatik gorako bailara erraldoia ateratzen zen alkatearen begietarako. Bailara haren barruan zeuden lurrek Urrestilla distritua, auzoa, edo tankerako edozein ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (POTTOKA, larranaga, luix)
Larrañaga ados Iriarterekin
| 2007-07-09 : 13:07
Realean aldaketak izan dira teknikarien arloan, baina Juan Antonio Larrañagak harrobiaren zuzendaria izaten segituko du. Eta, Realaren webean egindako adierazpenetan, ados azaldu da Salva Iriarte klubeko kirol zuzendari berriak egindako ...
Aranaga Tourrean ez
| 2007-07-06 : 09:07
Bihar (larunbata) hasiko da Frantziako Tourra, eta Euskaltel-Euskadik ez du bederatzi ziklistako talderako aukeratu Andoni Aranaga. Duela hilabete komunikabideetan aipatu zuten Aranagak Tourrera joateko aukera bazituela, baina uztarria.com-ek orduan ...
Udal berriaren osaketaz
| 2007-07-05 : 15:07
Azpeitiko udal gobernu berriaren osaketa hartu du gaitzat Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariko asteroko artikuluan. Hemen zati bat:
"(...) Indar banaketa berri eta bitxia utzi digute iragan hauteskundeek Gipuzkoan. EAJk ...
Gaztetxearen 2. Urteurrena
| 2007-07-05 : 11:07
Iada 2 urte dira gaztetxea lortu genuenetik. Hori ospatzeko ekitaldi ezberdinak prestatu ditugu:
Uztailak 9tik 12ra pala txapelketa mixtoa frontoi txikian.
Uztailak 11 Asteazkena: 19:00tan kontaktuzko jokuak gaztetxean ...
Jesus Egiguren eta Azpeitia
| 2007-07-04 : 09:07
'Danbolin' Zestoako herri aldizkariak, Jesus Egiguren PSE-EEren lehendakariari egindako elkarrizketa dakar bere azken zenbakian. ETAk su-etena iragarri zuen egunetik elkarrizketarik eman gabe zegoen Egiguren. Gaur (asteazkena) 'Urola Kostako Hitza' egunkariak ...
Pirinioetan asteburu pasa
| 2007-07-03 : 11:07
Eguraldi ederra lagun zutela burutu zuten Lagun onak mendi taldeak antolaturiko Pirineotako irteera. Larunbat goizeko lauretan autobusez Azpeititik atera ondoren goizeko zortzirak aldera iritsi ziren Aisako bailarara. Gosaldu ondoren larunbateko ...
Nazi hitza lehenengoz bertsotan
| 2007-07-03 : 00:07
Euskal herriei eta euskal herritarrei buruz kanpoko jende eta idazleek esan dituztenen berri jakin nahi izanez gero liburu bat behintzat ezinbesteko egiten da: Viajeros extranjeros en Vasconia. Bere egileagatik datorkit ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 4 (Ander, luix, JokinAspiazu)
Rolling Stones eta azpeitiar baten taxi beltza
| 2007-07-02 : 10:07
Urola Kostako Hitza egunkariko igandeko zenbakian zetorren ondoko bitxikeria:
"Rolling Stones taldeak ekainaren 23an, Donostian kontzertua eman zuen. Euren materiala Anoetara eramateko taxiak eskatu zituzten, baina ez edonolakoak: Mercedes beltzak ...
Euskarazko zenbat blog daude?
| 2007-06-29 : 17:06
Egunotan jakinarazi dugu uztarria.com-en blog komunitatea hazten ari dela, Ramon Etxezarreta eta Xanti Rodriguez hasi baitira. Baina denera euskarazko zenbat blog ote daude?
Joxe Aranzabalek (Arrasate) bere blogean dioenez ...
| 2007-06-29 : 15:06
Abiada handia
hartu duzu gero!
horrela joan ezkero
santu bat astero,
nahikoa ez al duzu ...
Erantzuna | Udara gertu dago
| 2007-06-28 : 20:06
Hogeitabat ez al zen
udaran sarrera,
sargoren ordez hotza
daukagu gainera.
San Juan, San Pelaio ...
Erantzuna | Udara gertu dago
Emaitzak: 3506 | Orriak: 1 2 3 4 ... 162 163 164 165 166 167 168 169 ... 231 232 233 234



Ohartu naiz horretaz
bi bertso hauetan,
gaur ere joango zara
herriz-herri festan.
Kontuz ibili behintzat ...
Erantzuna | Udara gertu dago