Kultura

Eñaut Elorrietaren kanta berria

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-04-24 : 10:34 | Kultura

Maiatzaren 17an aurkeztuko du Eñaut Elorrietak  'Deserriko kantak' izeneko lehen bakarkako diskoa. Bideoan duzue bertan joango den kantetako bat; 'Geografia' izeneko kanta bikain bat. Maiatzaren 25ean Sanagustin kulturgunean joko duen kontzerturako sarrerak aste honetan egongo dira kulturgunean salgai eta internetez jadanik saltzen hasita daude.

»» Segi irakurtzen

Kalera atera dituzte liburuak

Uztarria.com | 2013-04-23 : 13:25 | Kultura

 

Gaur, asteartea, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, liburuen postuak jarri dituzte Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak, 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko arkupetan. Udalak berak argitaratutako liburu guztiak bost euroan jarri ditu ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Deloreanen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.com | 2013-04-22 : 11:33 | Kultura

Apirilaren 27an, zapatua, Delorean eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartzeko, Nongoa da Delorean taldea? galderari erantzun behar zaio apirilaren 25eko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

»» Segi irakurtzen

Begiz eta belarriz irakurri beharreko liburua

Uztarria.com | 2013-04-20 : 17:35 | Kultura

Errezildarren ateraldiak gaur, zapatua, aurkeztu dute Errezilgo udaletxean. Errezilen eta Azpeitian hainbat tokitan jarriko da salgai, sei eurotan. Uztarriaren bazkideek, berriz, erdiprezioan eskuratu ahal izango dute, Uztarriara bertara etorrita. Gaur bertan, 22:00etan, aurkezpen herrikoia eta liburuan jasotako ateraldien kontakizuna ere izango dituzte Borondegin.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (Enekoitz Esnaola)

'Birjinianori bisita' filma Nontzefilmak lehiaketako finalean

Uztarria.com | 2013-04-19 : 11:58 | Kultura

Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin duten filmak, Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du. 

»» Segi irakurtzen

'Efectos secundarios' filma ikusgai datozen egunetan

Bihartik asteartera bitartean Efectos secundarios filma izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, bi emanaldi izango dira; 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 19:30ean emango dute. Astelehenean 21 ...

»» Segi irakurtzen

Kasik Maketa Lehiaketako finalean

Uztarria.com | 2013-04-17 : 13:00 | Kultura

Elkarren zain kantuari esker sailkatu da Kasik, Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketako finalera. Orain, bozka emateko fasea jarri dute abian, eta apirilaren 22an jakinaraziko dituzte bi maketa bozkatuenen izenak.

»» Segi irakurtzen

Kalakanek eskainitako kontzertu bikainaren testigantzak

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-04-17 : 12:32 | Kultura

Hiru bideotan jaso dugu zapatuko kontzertua izan zena. Eta izan zena, handia izan zen; ikustekoa, entzutekoa eta kantatzekoa. Ederki pasa genuen eta etorritako zaleek ere baietz uste dugu. Jarraian hiru ...

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 2 (Sanagustin kulturgunea, MeMe)

'Comprar, tirar, comprar' dokumentala ikusgai bihar, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2013-04-16 : 09:57 | Kultura

Asteazkeneko Zine Gauean 'Comprar, tirar, comprar' dokumentala eskainiko dugu, 21:00etan hasita, Masustak liburutegian. Konsumismoaren ...

»» Segi irakurtzen

Errezilgo euskararen bizitasuna, liburuan jasoa

Uztarria.com | 2013-04-15 : 18:54 | Kultura

Imanol Lazkano, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Laxaro Azkune dira zapatuan, apirilaren 20an, aurkeztuko den Errezildarren ateraldiak lanaren egileak. Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu du liburua, Errezilgo Udalaren eta Domusa enpresaren babesarekin.

 

»» Segi irakurtzen

Juan Mari Amenabarrek irabazi du sokamuturreko argazki lehiaketako herritarren saria

Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako herritarren saria, Egin lekue argazkiari esker (argazkian).

Martxoaren 16an banatu zituzten XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako sariak Betharrametan. Gero, martxoaren ...

»» Segi irakurtzen

Urretabizkaiaren '3 Mariak' aztertuko dugu solasaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Literaturzaleen Txokoa | 2013-04-14 : 23:21 | Kultura

Hilaren 29an arituko gara donostiar idazlearen liburuaz. Bestalde, Ebook-en atala sortu dugu gure webgunean.

 

»» Segi irakurtzen

Thierry Biscary: "Madonnak, nolabait esateko, argitara eman du gure lana"

Urola Kostako Hitza | 2013-04-12 : 16:22 | Kultura

Kalakan taldea beste bira batean murgildu da, eta bihar (zapatua) gauean Sanagustin kulturgunean ariko da hirukotea zuzenean.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (MeMe)

'Jack el caza gigantes' eta 'Los ultimos dias' filmak ikusgai, datozen egunetan

Uztarria.com | 2013-04-12 : 11:24 | Kultura

Guztira, zazpatutik asteartea bitartean sei emanaldi izango dira, Soreasu antzokian.

»» Segi irakurtzen

Zortzigarren Txarrantxa Rock izango da bihar

Uztarria.com | 2013-04-12 : 10:28 | Kultura

17:00etatik aurrera bost taldek eskainiko dituzte kontzertuak, Txarrantxa tabernan.

»» Segi irakurtzen

Argazkitan jasotako zazpi ilunabar ederrenak

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Garcia | 2013-04-11 : 12:48 | Kultura

 

Hainbat ilunabar ikusteko aukera izan dut bizitzan, eta horietako askori argazkiak ateratzeko parada eduki ere bai. Aukeraketa egitea asko kostatu bazait ere, zazpi argazki hauek dira, nire ustez, ederrenak. Argazki ...

»» Ikusi argazki guztiak (7) | Erantzunak: 1 (Apek Iugelas)

Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.com | 2013-04-11 : 11:18 | Kultura

Zein abeslari ezagunekin aritu zen biran Kalakan taldea esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Axun Etxaniz eta Elixabet San Sebastianek sarrera bana eskuratu dute. Atzo, asteazkena, ETBko Bisitaria saioan izan ziren Kalakan taldeko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau, Xabier Euzkitzeren gidaritzapean.

»» Segi irakurtzen

Gaur Kimuaken ikusiko ditugun film laburren azalpenak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-04-10 : 15:57 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiko Erabaki produkzioak eta T3. Zine Kluba taldeek eta Sanagustin kulturguneak bi film laburren saioak antolatu zituzten. Aurrenekoa, Laburbira izenekoa, martxoan bota zuten. Bigarrena, gaur izango da, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Bost film labur, ordubetean (bideoan, 'Voice over' iluntzean ikusiko den film laburretako baten trailerra)

»» Segi irakurtzen

Kalakan bihar ETB-n, 'Bisitaria' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-04-09 : 18:16 | Kultura

Zapatuan, Sanagustin kulturgunean izango dugu Kalakan talde ospetsua. Iparraldeko hirukoteak perkusio hotsen eta ahots ederren arteko ezkontza nola egiten duten erakutsiko digu. Haien lana ezagutuko dugu, beraz. Baina Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau nolakoak diren ezagutzeko aukera ederra eskainiko diguna ETBko 'Bisitaria' saioa da. Xabier Euzkitze haiekin egongo da bihar (asteazkena) iluntzean.

»» Segi irakurtzen

Gariren kontzertua hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-04-09 : 12:38 | Kultura

Gari ez zen aspaldi Azpeitira etorria "ez musikari gisa, ezta bisitari gisa ere". Bakarkako ibilbidea hasita etorri zen behin herriko plazara kontzertua ematera. Ordutik denbora asko pasatu eta gauzak ere ...

»» Segi irakurtzen

Emaitzak: 1709 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 83 84 85 86