Politika

'Bateragune auzia'-ren epaia salatzeko elkarretaratzea

Dozenaka herritarrek egin dute bat ostiral arratsaldean herriko plazan, Bateragune auzia-ren epaia salatzeko Gernikako Akordioak deituta eta, besteak beste, Azpeitiko Udalaren babesarekin egin den elkarretaratzean. Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da zioen pankartaren atzean egin dute ordu erdiko kontzentrazio isila.

# Lotura zuzena

'Bateragune auzi'-ko epaia salatzeko ostiralean egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitu du Udalak

Uztarria.com | 2012-05-10 | Politika

Gernikako Akordioak deitu du elkarretaratzea eta plazan egingo da, 19:00etan. Udalak epaia salatzeko eta herritarrak mobilizaziora deitzeko bandoa atera du. "Azpeitiko Udaleko Bilduko eta Hamaikabateko zinegotzien iritziz, epaia bidegabea eta onartezina da" irakur daiteke bertan, besteak beste.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (nekane)

Bigarren itzulian ere Hollande nagusi Hazparnen

Uztarria.com | 2012-05-07 | Politika

Frantziako presidentetzarako bozken lehenengo itzulian bezala, François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo, maiatzak 6, nagusi Hazparnen (Lapurdi) hauteskundeen bigarren bueltan. 2.152 bozka lortu zituen (%56,51), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 1.656 (%43,49).

»» Segi irakurtzen

Herrira bilguneak zapatuan egingo du lehen batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-04-26 | Politika

Zapatu honetan, hilak 28, egingo du Azpeitiko Herrira bilguneak lehen batzarra. Sindikatu Zaharrean izango da, 10:00etan hasita. Herrirakoek esan dutenez, "guztiok gonbidatuta zaudete batzarrean ...

»» Segi irakurtzen

Ostiraleko bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-04-20 | Politika

Datorren ostiralean, apirilak 27, hileko azken ostiraleko ekimenen baitan, preso eta iheslarien aldeko bertso saioa izango da. Soreasu antzokian izango da, 22:30ean hasita, eta ...

»» Segi irakurtzen

Hazparnen Hollande nagusi lehenengo itzulian

Uztarria.com | 2012-04-23 | Politika

François Hollande (PS) sozialista izan zen atzo (igandea, apirilak 22) nagusi Hazparnen (Lapurdi) Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian. 1.030 bozka lortu zituen (%25,72), eta Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarrak 931 (%23,25).

»» Segi irakurtzen

Auzitegi Konstituzionalak Parot Dotrina "abalatu" duela salatu du Gernikako Akordioak

Uztarria.com | 2012-04-13 | Politika

Agerraldian bildutakoek, besteak beste, Auzitegi Konstituzionalak Parot Dotrina moduko mendeku eta salbuespenezko neurri bat abalatzeak duen muturreko larritasunaren aurrean, apirilaren 14an, zapatua, Bilbon egingo den manifestazion parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. Hala, interesa dutenek Orkatz tabernan eman behar dute autobuserako izena. Zapatuan, bihar, 16:00etan aterako da autobusa Etxe Zuri taberna aurretik Bilborantz.

 

»» Segi irakurtzen

Fiskalak 59 urteko kartzela zigorra eskatu du Inazio Uriaren ustezko hiltzailearentzat

Uztarria.com | 2012-04-12 | Politika

ABC espainiar egunkariak jakinarazi duenez, Entzutegi Nazionaleko Miguel Angel Carballo fiskalak 59 urteko kartzela zigorra eskatu du Manex Castro Inazio Uria azpeitiar enpresaburuaren ustezko hiltzaileetako batentzat. Hilketa, ETAko kide izatea, auto lapurreta eta legez kanpoko atxiloketa egozten dizkio fiskalak. Castrorekin batera ETAko kide izatea eta Uria hiltzeko autoa uztea leporatuta epaituko dute Iraitz Santa Cruz ere.

»» Segi irakurtzen

Gazte Martxara joango direnentzat bilera informatiboa gaur, gaztetxean

Uztarria.com | 2012-04-03 | Politika

 
Gaur, asteartea, Gazte Martxaren harira, bilera informatiboa antolatu dute gaztetxean. 19:00etan izango da eta autobusaren ordutegiaz, kanpinaz, bonoaz eta eraman beharrekoaz hitz egingo dute, besteak beste. Antolatzaileek esan dutenez, "komenigarria da joateko asmoa dutenak bilerara azaltzea". Azpeititik 40 lagun joango dira ostiralean Sarara.
 
Aurtego Gazte Martxa Saratik Lesakara izango ...

»» Segi irakurtzen

Herrira mugimendua aurkeztu dute Azpeitian

Euskal Herriko hainbat herritan egin den gisan, Azpeitian ere sortu da Herrira mugimendua. Joan den zapatuan, hilak 31, aurkeztu zuten bilgunea Soreasu antzokian, eta 250 bat lagun bertaratu ziren.

Musikaz, bertsoez, abestiz eta dantzaz lagunduta, mugimenduaren nondik norakoak azaldu zituzten antzokian egindako ekitaldian. Lehen batzarrerako deialdia ere egin zuten. Hala ...

»» Segi irakurtzen

'Paterra'-ren helegitea ez du aztertu Auzitegi Konstituzionalak

Uztarria.com | 2012-04-02 | Politika

Duela bi urte eta erdi pasa, 2009ko irailaren 10ean, bete zuen ezarritako zigorra Paterrak, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra.

»» Segi irakurtzen

28 urte pasatu dira Pasaiako ...

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Eginez - Ezker Abertzalea | 2012-03-22 | Politika

28 urte pasatu dira Pasaiako badian Komando Autonomoetako lau militante, Kurro, Pelitxo, Txapas eta Pelu, segada batean erahil zituztela. Hau dela eta, gaur martxoak 22 ...

»» Segi irakurtzen

Azpeitiko EAk Lapatx "berehala" ixteko eskatu du

Uztarria.com | 2012-03-07 | Politika

Zaborren kudeaketaren gaia bolo-bolo dabil Gipuzkoan, eta Azpeitiko EAk iritzia plazaratu du ohar bidez. Alderdiarentzat "Lapatx berehala itxi behar da". Hori nabarmendu du. Horretaz gain, beste zenbait puntu ere azaldu ditu. Esaterako, "birziklatzeko sistema eraginkorrena" aurkitzearen beharra agertu du. 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 10 (Ander30, sarasola, Jonmi, Zelailuze...)

Iker Iparragirrek irten du kartzelatik

Uztarria.com | 2012-02-27 | Politika

Atzo, 21:00ak baino pixka bat lehenago utzi zuten libre Soto del Real espetxean. 02:00ak aldera heldu zen Azpeitira, eta lehen harrera Orkatzen egingo zioten. 2005ean egin zuen ihes.

 

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 14 (aldapeko, IrekiAteak, leiba, gaztie, naroa...)

Bilduk "herritarren nahiaren kontrako erabakirik" ez duela hartuko jakinarazi du

Uztarria.com | 2012-02-27 | Politika

Zaborren bilketarako atez ateko sistema datorren urtetik Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi dutela jakinarazi zuten joan den asteazkenean, hilak 22, Bildu koalizioko hainbat alkate eta zinegotzik. Herri horien artean dago Azpeitia. Horren harira, zalantzak argitzeko asmoz, Azpeitiko Bilduk oharra kaleratu du eta "herritarren nahiaren kontrako erabakirik ez dela gauzatuko" adierazi du. Horretarako parte hartzea defendatu eta sustatuko dute, eta parte-hartze ordenantza onartuko dutela esan dute.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 18 (biluztu, gaztie, katuin, batbat...)

Sei herritar deklaratzen izan dira danborradan presoen argazkiak eramateagatik

Uztarria.com | 2012-02-27 | Politika

Hori dela-eta, danborradan parte hartu zuten hainbat herritarrek agerraldia egin zuten zapatuan, deklaratzen izan diren sei herritarrei babesa erakusteko, besteak beste. Sei herritar horiek terrorismoa goraipatzea leporatuta jaso dute ertzain etxera deklaratzera joateko agindua.

 

»» Segi irakurtzen

Iker Iparragirre kartzelara bidali du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Frantziako epaia jaso eta aztertu bitartean

Uztarria.com | 2012-02-16 | Politika

Pariseko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko kartzela zigorra ezarri zion urtarrilaren 25ean ETAko kide izatea egotzita, baina espetxe zigor hori epaiketa egiterako beteta zuen.

Preso azpeitiarra Espainiaren esku utzi dute gaur, haren kontrako euroagindua zegoela-eta. Arratsaldean Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu du, Madrilen. Espainiak ere ETAko kide izatea egozten dio, baina delitu beragatik ezingo lukete bitan zigortu.

»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 12 (kewiki, JON, Bazan, IrekiAteak...)

Pako Aristi: "Eskoziak erakusten du gure politikari askoren ezina, inutilidadea edo nahi eza"

Berria | 2012-02-03 | Politika

'Topiko politikoak desegiten' hitzaldia eskaini zuen atzo (osteguna) Pako Aristik Donostian

Hitzaldiaren harira elkarrizketa egin zion Berriak


 

»» Segi irakurtzen

Lau urteko zigorra Iparragirrerentzat, baina aske utziko duten ala ez ikusteko dago

Uztarria.com | 2012-01-25 | Politika

Frantzian urte horiek egin ditu jada kartzelan, baina Fiskaltzak -sei urteko zigorra eskatzen zuen- helegitea jar lezake

Bestetik, Espainiak euroagindua eskatua du Azpeitikoarentzat

»» Segi irakurtzen

Mus Txapelketa izango da ostiralean, Egin Dezagun Bidea ekimenaren baitan

Uztarria.com | 2012-01-24 | Politika

Aurretik, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute

Elkarretaratzea bukatutakoan pintxo poteoa egingo dute herriko hainbat tabernetan

 

»» Segi irakurtzen

Emaitzak: 680 | Orriak: 1 2 3 4 ... 31 32 33 34