Azpeitiko baten bat saiatu bada ...

Azpeitiko baten bat saiatu bada Espainiako saskibaloi Kopako faseko sarreraren bat lortzen Lander Lasa Iraurgiko jokalari ohiaren bidez, jai zeukan. Izan ere, Lagun Aro GBCk bere jokalari bakoitzari sarrera bakarra eman dio, Lasak lehengo astean Berria.info-kooi kontatu zigunez. "Neuk neurea Bartzelonan bizi den lagun bati eman diot" —han izango da lehiaketa, bihartik aurrera—.