2013ko jai karnabala, otsailaren 10ean

Bo, lasai, datorren urteko karnabaletarako urtebete baino gutxiago falta da-eta: 2013ko jai karnabala otsailaren 10ean tokatuko da. Egutegi judutarraren arabera, martxoaren 20aren ondorengo ilargi beteari segitzen dion lehen igandea da berpizkunde igandea; egun horri zazpi aste kenduta, jai karnabala izaten da. Bai, esplikazio gutxiagorekin ere gustura gu karnabalak badira. Eta 2014an, martxoaren 2an.