Eneritz Artetxe eta Ugaitz Beristain ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 21a, 15:39
XI. Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen Txapelketa Maiatzaren 12an hasi zen Mutrikuko Gaztetxean, hilaren 18an Zumaiako Gaztetxean izan zuen bigarren saioa eta larunbatean hilak 26 izango du lehen faseko hirugarren saioa Markina-Xemeningo Gaztetxean. \ \ Eneritz Artetxe eta Ugaitz Beristain Erniarraizko kideekin batera kantatuko duten beste hiru bikoteak: Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal, eta Aitzol Urain eta Aitor Salegi dira. \ \ Lehen fase hau ekainaren 1ean Elgoibarko Gaztetxeko saioarekin amaituko da. \ \ Sailkatzen diren zortzi bikoteekin jokatuko da bigarren fasea Debako Gaztetxean lau bikote, ekainaren 8an, eta Soraluzeko Gaztetxean beste laurak, Ekainaren 15ean. \ Finala Ekainaren 30an jokatuko da Eibarko Gaztetxean, 4 edo 6 bikoteren artean. \ \ Saio hauek bikoteka jokatzen dira, afaria izan ohi dute 20:30etan gaztetxean, eta gero 22:30k aldera hasten da saioa. Afaltzera joan nahi duenak 7 €ren truke eskura ditzake tiketak \ \ Informazio gehiago eta txapelketaren promozio bideo dotorea, honako helbidean: http://topatu.info/blog/2012/05/10/hemen-da-plazatik-gaztetxera-bertsolari-gazteen-xi-txapelketa/