Kataluniako azken bi asteei bistadizo bat

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ira. 28a, 15:56
Kataluniako azken bi asteei bistadizo bat: \ \ - Irailak 10: Diadaren bezperan Artur Masek zioen ”herritarren aldarria (independentzia) bihotzean” duela. \ \ - Irailak 11: Diadako manifestazio historikoa; milioi bat pasa lagun. Kataluniako Parlamentuko presidenteak manifestazioaren antolatzaileak hartu zituen: ANC Biltzar Nazional Katalaneko eta AMI Independentziaren Aldeko Udalen Erakundeko ordezkariak. \ \ - Irailak 12: ”Borondatea, gehiengo zabalak eta eusteko gaitasuna badaude, dena da posible”, zioen Masek. \ \ - Irailak 13: Mas: ”Kataluniak estatua behar du”. ”Estatu egiturak” eraikitzen joateko konpromisoa hartu zuen. \ \ - Irailak 14: ANCko eta AMIko ordezkariak hartu zituen Masek. Galdeketa bideratzeko elkarlanaren beharraz aritu ziren. \ \ - Irailak 18: Espainiako erregearen ’gutuna’. Zioen independentzia —ez zuen justuki aipatu hitz hori— ”ameskeria” dela. Generalitateko bozeramailearen erantzuna: ”Katalunia konponbideak eskaintzen ari da, eta inondik inora ez dira ameskeriak”. \ \ - Irailak 19: Mariano Raxoiren abisua: ”Behar izango balitz, Konstituzioa betearaziko dut”. \ \ - Irailak 20: Raxoi-Mas bilera, Madrilen. Aurrenak itun fiskalaren proposamenari ezezkoa eman zion, garbi. Masek ondoren Madrilen bertan esan zuen Kataluniako Parlamentuak ”erabaki garrantzitsuak” hartuko zituela hurrengo egunetan. Lau mila lagunek harrera egin zioen Masi Bartzelonako Sant Jaume plazan, ’independentzia’ oihukatuz. \ \ - Irailak 21: Generalitateko bozeramaileak zioen erreferenduma datozen lau urtetan egitea posible dela, eta iradoki zuen Kataluniako Parlamentuak estatu propioa izenda dezakeela hurrengo hauteskundeen ondoren. \ \ - Irailak 25: Kataluniako hauteskundeak azaroaren 25era aurreratuko zituela jakinarazi zuen Masek parlamentuan, ”legitimitate berri bat” lortzeko. ”Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko unea iritsi da”. \ \ - Irailak 26: Masek legebiltzarrean iragarri zuen Espainiako Gobernuaren baimenarekin edo gabe antolatuko dutela galdeketa. \ \ - Irailak 27: Autodeterminazio galdeketari buruzko ebazpena onartu zuen Kataluniako Parlamentuak: 84 legebiltzarkide alde, 21 kontra, 25 abstentzio. Kontsulta datorren legealdian egiteko eskatu diote Generalitateari. Espainiako Gobernuak esan du kontsulta ez dela konstituzionala izango eta neurriak hartuko dituela. \