Euskaldunok normaldu behar dugu hemen

Arratsaldean ETB2ko albistegia ikusten, eta Carme Forcadell ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari egindako elkarrizketa labur bat eman dute; Forcadellen hitzak katalanez zeuden, eta ETB2k audioari eutsi dio eta adierazpenak espainolera azpititulatu ditu. Gauean ETB1eko albistegia ikusten, eta Fernando Llorente Athleticeko jokalariaren adierazpenak, espainolez; ETB1ek horrelaxe eman du, adierazpenak euskarara azpititulatu edo itzuli gabe. Anormal kuadrila bat gara euskaldunak. Ez du euskarak normalizatu behar hemen, guk normaldu behar dugu.