Pako Aristik Durangoko Azokan... eta hilaren 11n Azpeitian

Pako Aristik, Durangoko Azokan: "ETAk jarduera armatua bukatu duela iragarri zuenean, klima soziopolitikoa lasaitu egin zen, hobetu. Tentsio batzuk indargabetu egin ziren. Une horretan pentsatu nuen ideia berriak zirkulatzen hasiko zirela, planteamendu berriak, eta hori ez da gertatu". Independentziaren paperak liburua atera du Aristik, estrategiaz edo estrategiaz ezaz, eta gaiari buruzko hitzaldi bat emango du datorren asteartean Azpeitian (Baigera I, 19:30). Kultur Mahaiaren III. Kulturaldiko ekitaldia izango da (http://uztarria.com/komunitatea/KulturMahaia/1354276086).