Urrutiari espainolez galdera, Urrutiak euskaraz erantzuna

Ona hau, Jon Eskuderok Berriketan.info-n kontatu duenez: El Correo-ko kazetari batek espainolez egin dizkio galderak Josu Urrutia Athleticeko presidenteari, eta Urrutiak euskaraz erantzun. Kargu hartu dio kazetariak, baina Urrutiak berean jarraitu du, euskaraz. Hemen ikus daiteke: http://www.elcorreo.com/videos/deportes/athletic/2042367199001-urrutia-responde-euskera-preguntas-castellano-periodista.html)