Gaur eguerdian Donostian nintzen, Alderdi ...

Gaur eguerdian Donostian nintzen, Alderdi Ederren danborradako zera bat ikusten, eta ondoan, Andoni Zubizarreta. 1994ko pasadizo batez oroitu naiz. AEBetan mundiala jokatzekoa zen, eta Espainiako selekziokoak Puente Viesgon (Kantabria) zeuden kontzentratuta. 22 jokalarietatik zortzi euskal herritarrak ziren, eta han joan ginen Egunkaria-ko bi kazetari hara, haiei elkarrizketak egitera. Bukatu zen entrenamendua, eta Zubizarreta elkarrizketatzeko zerrendan zortzigarren ginen. Hartu zuen Zubizarretak papera, ikusi zuen lista, eta kazetari denen aurrean: ”Nor da Egunkaria-koa?”, euskaraz. Besoa altxatu nuen, eta berekin eraman ninduen, beste kazetariei planto eginda. Detailea. Ia esan diot gaur.