Gaixotasunek erderaz seriyuo?

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 10a, 09:25
Gaixotasunek erderaz seriyuo? \ \ Gaur egunien edozeinei aitze zako “tendinitis” daukela, edo “rotura de fibras”, edo “esguince” edo “cistitis” edo beste edozein “-itis”. \ \ Oin dala urte batzuk etzan holako lesiyoik edo gaxotasunik eukitzen. Orduen zaintiretuek eukitze genitun, edo haragi-etenak, edo txorkatillie bihurritute, edo maskuriko katarrue, edo auskalo zer. \ \ Zer dala-ta lesiyo edo gaixotasunei erderaz hotseiteko joera hori? Erderaz hotseinda seriyuo dielako ustetan? Hala izetea, igual inglesez hotseite badiyeu, oindiken eta seriyuo izengoie, ezta? \ \ Badakit gauzek eztiela izeten hain xinpliek eta gertaera horren atzien ere faktore bat baño geyok parte hartzen debela. Baño pentsau det, igual zuetakon batek jakingo dula erderaz esatea ohituta gauden gaixotasun edo lesiyon batei euskeraz nola hotsein izen zakon. Eta aukera politte izen leikela geure hiztegiye pixket jatortzeko. \ \ Ze iruitzen? \ \ Zeoze okurritzen?