Ainhoa Artetaren kanta hil kaperan

Ainhoa Arteta sopranoa Joxan Lizarribarren hil kaperan izan zen, eta \'Maitia nun zira\' kanta abestu zion BERRIA Taldeko presidente zenari (behean entzungai). Estimu handitan zuen Artetak. Hauxe zioen asteartean, Lizarribar hil berritan: "Hau ez da orain arte inoiz jakin, baina nik 18 urte nituela nire etxera agertu zen, diruz betetako maleta batekin. Bere aurrezkiak eman zizkidan Italiara joan nendin ikastera". \ \