Autodeterminazio indibiduala

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egin dut. Euskaldunak, euskaraz. Ez da ohikoena. Duela bi urte, esate batera, Azpeitian aurkeztutako 7.803 errenta aitorpenetatik 2.260 izan ziren euskaraz, %29. Autodeterminazio eskubidea gauzatzea hori ere bada (autodeterminazioa ez da bakarrik kolektiboa): zeuk erabaki eta gauza dezakezu euskaraz ala espainolez egin errenta aitorpena. Azpeitian %71k espainolez egitea erabaki zuten 2011n (haietatik jende gehien-gehiena euskalduna da). Euskaldunon normalizazioa aldarrikatzen dut berriz ere. \ \ Post scriptum: dena dela, ez litzateke txarra izango jakitea %29 horien artean zenbat diren hezkuntza euskaraz jaso dutenak.