Zuzenean zer

Azpeitiko sokamuturreko dokumentala zela-eta ETB1etik deitu ninduten behin, magazine batean elkarrizketa egiteko. Ari ginela, moztu, eta Kairorekin konektatu zuten, Tahrir plazako mobilizazioko berri bat emateko. Mugimendu garrantzitsua zen Egiptoko hura, eta hedabide batek tarteka halako gertaerak zuzenean ematea oso da egokia. Gaur goizean (eta iragarrita zegoen), dozenaka eta dozenaka ertzain Donostiako Bulebarrera joan dira sei gazte atxilotzera, eta gazteok babesten ehunka eta ehunka lagun zeuden. ETBn garai horretan bibolin eta piano emanaldiak, marrazki bizidunak, jazza, saskibaloia eta bere saio bat diferituan bota dituzte. \ \ http://www.youtube.com/watch?v=A3mnrkqQ6ZA&feature=youtu.be