Joxe Takolori buruzko biografia liburua ...

Joxe Takolori buruzko biografia liburua labetik (inprentatik) atera, artean aurkezpenerako lau bat egun falta zirela, eta aleetako bat Benantxio Iruretari eman nion. Hurrengo egunean etorri zitzaidan, eta: \"Hi, ia ez diat lorik egin; dena kolpetik leitu diat\". Abala zen haren iritzia. Intimoak ziren Takolo eta biak. Orain Benantxio bera joan zaigu. Kolpe latza!