Berriaren 10. urteurrena dela eta antolatu den egitarauaren baitan, datorren asteko hitzorduetako bat gure eskualdean da. \"Bertso Trama\" izango da Zarautzko Aritzbatalde Kiroldegian, Ekainak 8, larunbata, gaueko 22:00etan. Tramagilea Josu Goikoetxea izango da, musikaria Aitor Atxega, eta bertsolariak Uxue Alberdi, Andoni EgaƱa, Amaia Agirre eta Amets Arzallus. Animatu!