Saninazioetako su jauziak

Herriko festetan, argazkiak egiten gozatzeko unerik hoberenetako bat dudarik gabe su jauzietan da. Agian beti ezberdinak direlako, edo baita zerua kolorez estalita ikusteak edonoren arreta deitzen duelako, baina edozein argazkizalek kamera prest izan behar luke.\ \ Dena den, ez da dirudien bezain erraza. Automatismoetatik aldendu eta kamerarekin jolasteko unea da. Lehenengoak gaizki irtengo dira ziur, baina ez etsi. Aurreneko egunetan etxera ganorazko argazki bakar bat gabe bueltatzea ez da oso arraroa. Baina halako batean lortzen da, eta ikaragarrizko poza ematen du. \ \ Hala ere hau ez da hemen amaitzen, urtez urte aurrera jarraitu beharra dago gure helburua hobetzea eta gainditzea bada.\ \ Hauxe da aurtengo saninazioetan egindako su jauzien argazkia. Aspalditik nenbilen hemendik ateratzeko asmotan, eta azkenean momentua suertatu da. Hala ere, autokritika eginez eta nire teilatura harriak jaurtiz, ez da erabateko argazki borobila. Ea norbaitek asmatzen duen zergatik.\ \ Saninazioetako su jauzien argazki gehiago ikusteko: http://elmundoatravesdeunvisor.com/fotografiando-fuegos-artificiales-en-azpeitia/ (2012koak dira)