Kataluniara bidean, Diadara

Kataluniara bidean noa, bihar Diadako giza kate independentistan parte hartzeko. 500.000 lagun pasa daude izena emanda 400 kilometroko katea osatzeko; etenik gabeko katea izango da, hori aseguratuta dago. Ea zer kontatzen dugun Uztarriaren komunitate honetan. Lehen apuntea: Sortuk, EAk, Aralarrek, EH Bilduk, Independentistak sareak, Udalbiltzak eta ELAk bakoitzak bere aldetik esan du Diadako giza katean parte hartzekoak direla, Kataluniako independentzia prozesuari babesa emateko. Orokorrean, Via Catalanari buruzko iritzi bera dute. Baina ez dute batasun irudirik eman.