Apunte batzuk Via Catalana dela-eta

Egun oso-osoa Bartzelonako kaleetan pasatu ondoren, oraintxe etxera, eta eragileek eta jendeak esandakoaz eta kalean bizitakoaz tori apunte batzuk: \ - "Ikusita gizarte zibilak zer indar hartu duen hemen, alderdi politikoek jada ez dute kanpainarik antolatzen; erridikulua litzateke" aitortu digu ERCko bigarrenak. \ - Hizkuntzaren eta kulturaren alde eginez gero, zure herriaren independentzia nahi eta babestu behar duzula adierazi digu kultur elkarte nazional batek. \ - Euskal Etxeko batek: "Alde ederra dago TV3 ikusi edo ETB". \ - 1714-2014 ekimeneko arduradunak hiru \'t\' aldarrikatu ditu prozesu soberanista baterako: talentua, tolerantzia eta teknologia. \ - Herritar batek garrantzia handia ematen dio akademikoak, intelektualek eta kultura arloko lagunak mugimendu independentistako kide izatea. "Patxada eta irmotasuna ematen diote prozesuari". Ondoren bota du: "Eta ANCk (Kataluniako Biltzar Nazionalak), akzioa". \ - Atzo gauean Kataluniako punta-puntako politikari batek aitortu zigun Espainiaren aldetik errepresio neurriak espero dituztela. Gaur Madrilen hainbat faxista Generalitatearen egoitzaren sartu dira, eta eraso egin dute. \ - Kataluniako ezkerreko politikari abertzaleek pasibitatez edo indiferentziaz hartzen dute euren prozesuarekiko EAJk daukan hoztasuna. \ - Giza kate independentista hau benetako exibizioa izan da: masa, ilusioa, aldarrikapenaren zehaztasuna... eta antolaketa ahalmena.