Euskal Herriko herri kirolen fotogenikotasuna

Euskal Herriko herri kirolen fotogenikotasuna duten kirol gutxi egongo dira munduan. Urteak pasa ahala berdin diraute, eta hain herrikoiak diren lehiek duten berezitasuna horixe da. \ \ Harrijasotzaileen kasuan, adibidez, gaur egungo argazkilari batek aurrean duena eta orain dela 30 urteko batek zuenak berdin-berdina izaten jarraitzen du, eta momentuan, bizitzako edozein gaitan ditugun aurrerapenekin zerbait horrela mantendu eta hala ere ikusmira berdinarekin jarraitzea miresgarria da. Gainera, kirol hauek eskaintzen dituzten argazki baliabideak makina bat dira: esfortzua adierazten duten keinuak, jendea animoak ematen, plaza beteak, apustuak... denak berdin dirau. Eta dirudienez, ikusmira hau ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen; atzo, adibidez, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketan han baitzebiltzan Asia aldetik etorritako telebista bateko langileak (uste dut japoniarrak zirela, baina ez nago ziur). \ \ Hona hemen harrijasotzaileei egindako nire argazki erreportaje berriena: http://ainaragarcia.com/harrijasotzaileak/\ \ Argazkiak atzokoak dira, baina harrijasotzaileen benetako adina ezagutuko ez bagenu, asmatuko al genuke argazki hauek gaur egungoak direla?