Musika eskolako ikasleek lan bikaina egin zuten Andoainen

Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emaitza oso onak lortu zituzten joan den asteburuan, Andoaingo Bastero kulturgunean izan zen piano jaialdian. Guztiek diploma bana eta dominak jaso zituzten: 25 zilarrezko eta 7 urrezko domina ekarri zituzten Azpeitira, hain zuzen. Gainera, Joseba Azpillaga ikasleari aipamen berezia egin zioten.