Ume egunerako begiraleak behar ditugu

Larunbat honetan, maiatzak 24, Ume Eguna ospatuko da Xanjuandein. 200 haur inguruk eman dute izena, eta begiraleak behar ditugu. Begirale izateko prest daudenei eskertuko genieke mezu elektroniko bat bidaltzea xjauzolanean@hotmail.com helbidera edota 645 471 700 telefonora deitzea. \ \ Ostegun honetan, 19:00etan, Iluntze auzo-lokalean begirale guztien bilera izango da. Beraz, izena emanda zaudeten guztioi bilera horretara agertzea eskertuko genizueke. \ \ Animatu, festetan haurrek ere beren festa eguna izan dezaten laguntzera, oso egun polita izaten da! \ \ Eskerrik asko guztioi!