Auzoko egitasmoa ikasturte amaierara iristen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Auzoko 2015ko eka. 9a, 12:13
Auzoko egitasmoa ikasturte amaierara iristen ari da. Joan den urritik astero-astero bildu gara hainbat herrialdetako lagunak (Sahara, Maroko, Brasil, Pakistan, Mali, Euskal Herria... ) elkarrekin hitz eginez eta jolastuz, euskara ikasteko. Gainera, kanpo ekintzak ere egiten ditugu tarteka, joan den maiatzaren 23an, esaterako, Eskoriatzan ospatu genuen Auzoko eguna, Gipuzkoako hamaika herritako Auzoko taldeen topaketa. Herrialde desberdinetako hizkuntzak, musikak eta janariak izan ziren bertan, kolorez eta alaitasunez betetako festa alaia izan zen. \ \ Ekainean, asteartetan bilduko gara, 19:00etan Sindikatu Zaharreko lehen solairuan. Auzoko proiektua Auzotarrek (euskaraz dakitenek) eta Auzokideek (euskara jakingo dutenek) osatzen dutenez, herritarrak animatu nahiko genituzke ikasturteko azken saio hauetan parte hartu eta egitasmoa ezagutzera; elkarri irakatsi eta elkarrengandik ikasteko aukera polita dela ziurtatzen dugu. Anima zaite!