Apirilean egingo dugun desfilerako modeloak behar ditu Bertanek

Bertan Azpeitiko merkatarien elkartean datorren apirilerako moda desfile bat antolatzen ari gara. Desfilerako, nola ez, modeloak behar ditugu, eta modelo lanetan herriko jendeak parte hartzea nahi dugu.\ \ Hain zuzen ere, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak eta 0 eta 16 urte bitarteko umeak eta gaztetxoak behar ditugu, neska eta mutil. Dendek erakutsiko dituzten artikuluak adin horretako jendeari zuzentzen dira baina, dena den, modeloen adin-tartea erreferentzia bezala jarri dugu. Hala ere, erreferentzia soilik da eta modelo moduan parte hartu nahi dutenentzat ez du muga bat suposatzen\ \ Desfilean modelo bezala aritzeko interesa dutenek bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzi edota 688823944 telefonora deitu behar dute, izen-abizenak eta harremanetarako datuak emanez. Martxoaren 23a izango da izena emateko azken eguna.\ \ Animatu zaitez parte hartzera!