'Elkarrekin eraikitzen' proiektua hizpide izan dute 'Azpimarra' saioan

Ikasleek ekintzailetasunaren balioak barneratzea eta bailarako egoera sozioekonomikoa hobeto ezagutzea helburu duen 'Elkarrekin eraikitzen' proiektuari tartea egin zioten atzo, asteartea, ETB1eko 'Azpimarra' saioan. Jon Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko teknikariak, BeƱat Azurmendi Azpeitiko Ikastola Ikasberriko zuzendariak eta Maite Illarramendi Iraurgi Ikastetxeko ikasleak eman zituzten azalpenak platoan. Ondorengo loturan dago saio osoaren bideoa; 'Elkarrekin eraikitzen' hizpide izan zuten tartea 24:37an hasten da: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/azpimarra/4109346449001/105215/azpimarra--2016-04-19-/