Lierni Odriozolarentzat izan da Bertanen apirileko zozketaren saria

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, apirilean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu du. Irabazlea Lierni Odriozola da, Edurne oinetakoak eta osagarriak dendan eginiko erosketagatik. Sanagustin jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.