Gaur zabalduko dute Elkarguneko artisauen txokoa

Gaur, urriak 14, zabalduko dute ARTiekin, Elkarguneko artisauen txokoa. 18:30ean irekiko dituzte ateak, eta bertaratzen direnek inguruetako artisauek egindako lanak (bitxiak, poltsak, arropa, mermeladak...) ikusi eta erosi ahal izango dituzte, mokadutxoaz eta giro jatorraz lagunduta.