Gaur zabalduko dute Gabonetako haur parkea

Etxeko txikienei zuzenduta, Gabonetako haur parkea antolatu du aurten ere Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan egongo da, eta puzgarriak, jolasak, giza mahai-futbola eta beste hainbat sorpresa izango dira bertan.\ \ Gaur, abenduak 26, zabalduko dute parkea, eta guztira zortzi egunetan irekiko ditu ateak: abenduaren 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an.\ \ Aurreko urteetako ordutegia mantenduko da, eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Sarrera 2 euro izango da eguneko. Parkerako sarrerak doan lortu ahal izango dira Bertan Elkarteko saltokietan erosketak eginda.\