\'Egunkaria\'-ren sorrerari buruzko dokumentala

\ \ Iazko abenduaren 6an 25 urte bete zituen Euskaldunon Egunkaria-k, eta haren sorrerari buruzko dokumentala estreinatu zuten orduan, Durangon: \'Gaur irekiko ditu ateak\'. Eriz Zapirainek zuzendu zuen. Urtebetean udalerri batzuetan eskaini ondoren, orain sarean jarri dute. Hauxe da. Merezi duelakoan.