ETB1ek zapatuan emango du Bandaren 150. urteurreneko azken kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 18a, 16:23
Zapatuan, urtarrilak 21, emango du Euskal Telebistaren lehen kateak Azpeitiko Udal Musika Bandak bere 150. urteurrenaren ospakizunak bukatzeko eskaini zuen kontzertu berezia. Herriko hainbat musikari, dantzari eta artistarekin batera osatutako jaialdi hura abenduaren 23an izan zen, Soreasun; zapatuan, berriz, 21:45etik aurrera ikusi ahal izango da telebistan.\ \ Abenduaren 23ko jaialdiaren argazki bilduma ikus daiteke lotura honetan: http://uztarria.eus/aktualitatea/1482752756