Errimek kontzertua eskainiko du Eako Poesia Egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko uzt. 11a, 13:23
Errime taldeak kontzertua eskainiko du Eako Poesia Egunak kultur egitasmoaren barruan. Ostiralean, hilak 14, izango da kontzertua 22:30ean hasita, Eskolapean. Unai Martinez, Jon Gurrutxaga eta Felipe Murillo azpeitiarrak arituko dira oholtza gainean, Paul Beitia, Patxi Gabilondo eta Peru Iparragirre zarauztarrekin batera. 2016an kaleratu zuten taldearen izen bereko bost abestiko diskoa.\ \ Bestalde, Xabier Gantzarain Azpeitiko bizilagunak eta Kultur Mahaiko kideak, hitzaldia eskainiko du larunbatean. 11:00etan hasiko da 'Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi' solasaldia, Eskolondoan. \ \ Honako lotura honetan ikus daiteke Eako Poesia Egunen egitarau osoa: http://www.eakopoesiaegunak.eus/aurtengo_egitaraua.php