Azpeitiarrak Tourrean, Peyragudes igotzen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko uzt. 13a, 17:49
Frantziako Tourra Pirinioetara iritsi da gaur, eta ez dira gutxi egunotako mendiko etapak jarraitzeko lasterketara inguratu diren azpeitiarrak. Batzuek, gainera, bizikletak hartu eta txirrindulariek osatuko duten ibilbidearen zati batzuk egiteko ere probestu dute aukera. Argazkiko azpeitiar familia, esaterako, Peyragudes mendateko maldetan gora ibili da gaur.