'Hi, selfie' saioa, Azpeitian eta azpeitiarren laguntzaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ira. 28a, 12:22
ETB1eko 'Hi, selfie!' entretenimendu programa Azpeitian izan zen grabaketa lanetan, joan den abuztuan. Atzo, asteazkena, telebistan eman zuten herrian grabatutako saioa. Bertan, Julian Iantziren agindupean, hainbat selfie atera behar izan zituzten parte-hartzaileek, azpeitiarren laguntzaz. Arropa dendetan, argazki estudioetan, bitxitegietan, tabernetan... aritu ziren parte-hartzaileak argazkirik onena ateratzeko laguntza eske. \ \ Honako lotura honetan ikus daiteke saioa, osorik: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/2%20-denboraldia/5868/134968/azpeitia/?_ga=2.221869848.1215208370.1506594332-1562780349.1447757449&__utma=144586529.1562780349.1447757449.1506507519.1506594332.154&__utmb=144586529.12.10.1506594332&__utmc=144586529&__utmx=-&__utmz=144586529.1506594332.154.141.utmcsr=google|utmccn=(organic)|utmcmd=organic|utmctr=(not%20provided)&__utmv=-&__utmk=32582334