Hazparnen ere ospatu dituzte inauteriak

Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparnen (Lapurdi) ere ospatu dituzte inauteriak asteburuan (argazkian). Herriko ikastolak eta Eihartzea kultur etxeak elkarlanean antolatu dituzte festak.