'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia, afari begetarianoa eta kontzertuak, ostiralerako

Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Azpeitian mugimendu feministak antolatutako egitarauaren barruan, hainbat ekintza egingo dira Azpeitiko Gaztetxean, ostiralean. \ \ 18:00etan hasita, 'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia eskainiko du Jokin Azpiazu Carballok. Ondoren, 20:30ean hasita, jantoki begetarianoa izango da. Honako hau da menua:\ \ Sarrerakoak: natxoak gazta saltsarekin. \ Lehenengo platera: espinaka, porru eta patata krema.\ Bigarren platera: olo-hanburgesak, aukerako gehigarriekin.\ Postrea: azenario pastela txokolatearekin.\ \ Sabelak bete ostean, Olor bakarlariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek, 22:00etatik aurrera.