Olatz Aranburu azpeitiarra 'Alava Sarea, emakume espioi ikusezinak' dokumentalean

Olatz Aranburu azpeitiarrak Alava Sarea, emakume espioi ikusezinak dokumentalean parte hartu du. Atzo, astelehena, eman zuen dokumentala ETB1ek, frankismoaren aurka aritu zen eta Bigarren Mundu Gerran aliatuen alde inteligentzia lanak egin zituen Alava Sareko kideak omentzeko.\ \ Bigarren Mundu Gerran, Paris nazien esku gelditu zenean, Alemaniako eta Espainiako poliziak Jaurlaritzak Frantziako hiriburuan zuen egoitzara sartu ziren eta erresistentziaren inguruko datuak eskuratu zituen. Orduan erori zen Alava Sarea erakundea. Espainiako Gerra bukatu zenean, Euskal Herriko lurraldeetan, preso zeuden gudariei laguntzeko bide bezala jaio zena, azkenean, isilpean, klandestinitatean, aritu zen sare bihurtu zen, hainbat ekintza garrantzitsu gauzatu zituen sarea.\ \ Hainbat erakundetako ordezkariek eta frankismoaren biktimen senideek larunbatean Gasteizen omenaldia egin zuten, batez ere, Alava Sarean ibili ziren emakumeak gogoan. Luis Alava Sautu buruzagi abertzalearen fusilamenduaren 75. urtemuga baliatu zuten omenaldia egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide