Ostiraleko azokako saria, Nekane Odriozolarentzat

Ostiralero legez, baserritarrak eta ekoizleak Azoka Plazan izan ziren joan zen ostiralean. Arratsaldeko azokan erosketak egiten zituzten herritarren artean produktuz betetako otarrea eta telazko poltsa zozkatu zituzten, eta Nekane Odriozola izan zen irabazlea. Zorionak!