Eskuragarri daude Gaztetxearen 13. urteurreneko bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko uzt. 17a, 22:04
Zapatuan ospatuko du Azpeitiko Gaztetxeak 13. urtemuga, eta dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak. Urola Expres eta Orkatz tabernetan eskura daitezke. \ \ Ikasleek eta langabeek zortzi euro ordaindu beharko dute txartela. Landunek, aldiz, hamabi euro. Bazkarirako txartela erosten duten lagunek ez dute luntxerako eta kontzertuetarako sarrera erosi beharrik izango. \ \ Hona hemen Azpeitiko Gaztetxearen 13. urteurreneko egitaraua, osorik:\ \ 11:00. Baltsen erakusketa eta hamaiketakoa. \ \ 12:00. Baltsak uretara!\ \ 14:30. Bazkaria. Ondoren, baltsa jaitsierako sari banaketa.\ \ 17:00. Kalejira jolasekin eta sangriadun karro musikatuarekin. \ \ 21:00. Luntxa.\ \ 22:30. Kontzertuak: Marianitos Blai eta Pellanbre.