Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Zine Ziklo Klaustrofobikoa, 'Mustang' filmarekin

Zine Ziklo Amorosoaren eta Zine Ziklo Biolentoaren ostean, bueltan dira film emanaldiak Azpeitiko Gaztetxera. Oraingoan, Zine Ziklo Klaustrofobikoa prestatu du asanbladak, eta ostegunean, hilak 17, hasiko da. \ \ Jardunaldiaren barruan lau fim izango dira ikusgai: Deniz Gamseren 'Mustang' (2015), Roman Polanskiren 'La muerte y la doncella' (1994), Sydney Luneten 'Doce hombres sin piedad' (1957) eta Luis Buñuelen 'El angel exterminador' (1962). Emanaldi guztiak ostegunetan izango dira, 21:00etan hasita.\ \ Zine Ziklo Klaustrofobikoaren barruan ikusgai izango diren filmek gauza bat dute komunean: ikus-entzunezko guztiak lokalizazio bakarrean daude filmatuta. Izan daiteke logela bat, etxe bat... Iaz antolatutako zine zikloetan eskainitako filmek ere bazuten loturarik beren artean.\ \ Urtarrila hastearekin batera iragarri zuen Gaztetxeak hilabete honetako agenda. Aldaketak izan dira hitzorduan, eta ondorioz, Zine Ziklo Klaustrofobikoan ere badaude aldaketak. Honako hau da filmen egitaraua:\ \ Urtarrilak 17: 'Mustang'.\ Urtarrilak 31: 'La muerte y la doncella'.\ Otsailak 7: 'Doce hombres sin piedad'.\ Otsailak 14: 'El angel exterminador'.