'Azpeitia historian zehar' izango da Gaztetxeko aurtengo baltsa jaitsierako gaia

Badator Gaztetxearen urteurren festan urtero egiten den baltsa jaitsiera. Aurten, uztailaren 20an izango da Gaztetxearen 14.urteurrena, eta urtero bezala, baltsak plazan ikusgai egon ostean, 12:00ak aldera hasiko da baltsa jaitsiera. Dena den, aurrerago jakinaraziko dugu urteurreneko ospakizunaren egitarau zehatza.\ \ Iaz, 'Azpeitiyen zer?' izan zen baltsa jaitsierako gaia. Aurten, aldiz, honako hau izango da: 'Azpeitiye historiyen ziyer'. Beraz, hasi irudimena dantzan jartzen, eta baltsak prestatzeko ideiak botatzen. Eta, noski, hasi baltsak prestatzen!\ \ Uztailaren 20an ikusiko dugu elkar. Baltsak uretara!